Pages

2014/04/09

MARGOGINTZA TAILERRA

MARGOGINTZA TAILERRA
AGURAINen
APIRILA-EKAINA
UMEAK/  ( 9-14 urte) :
 ASTEAZKENETAN 17:30etik 19:30era
( Hasiera eguna apirilaren 30a )
 
HELDUAK:
ASTEARTE ETA OSTEGUNETAN 18:00etatik 20:00etara
( Hasiera eguna apirilaren 29a )

NON:  URIARTE ETXEA( Zapatari 31 – 2.) Agurain
IZENA EMAN UDALETXEAN APIRILAREN 16a BAINO LEHEN/
 
Tailerra DOAKOA izango da eta aurkezpen egunean bakoitzak eraman beharreko materiala azalduko da

2014/04/07

ESTATUEN ESKU-HARTZEA GELDITU !

APIRILAREN 9AN ARRATSALDEKO 19:00ETAN AGURAINGO SAN JUAN PLAZAN ELKARRETARATZEA. 
ERAMAN EUSKARAZ BIZI NAHI DUT KAMISETAK.

Hizkuntza baten Normalizazio Prozesuak, kasu guztietan, dimentsio politikoa eta soziala du, eta euskararen
kasuan ere horrela da. Bai alor politikoan eta bai sozialean ere estrategia desberdinak abiatzen dira euskararen
hedapen pertsonala eta soziala lortzeko, nola ezagutzari, hala erabilerari dagokienez. Normalizazio Prozesuaren
dimentsio politikoari gagozkiolarik, hizkuntza-politika dugu elementurik azpimarragarriena. Ezinbestekoa euskara
normalizatu dadin. Hizkuntza-komunitateak eskubidea du bere hizkuntza normalizatzeko politika
definitzeko eta garatzeko inolako kanpo esku-hartzerik gabe.
Gaur egun, ordea, hizkuntza-politika eragingarria abian jartzeko oztopoak daude. Euskararen hizkuntza-
komunitatetik kanpoko esku-hartzeak eta erabakimenak trabatzen dute. Ikusi besterik ez dago hizkuntzaren
normalizazioari begirako erabaki ausartek zer-nolako debekuak izan dituzten.
Debeku horien lagin bat dugu esku artean. Azken hilabeteotan Estatu espainiarrak Araban, Bizkaian eta
Gipuzkoan duen ordezkariak, Carlos Urquijok, Gipuzkoako Foru Aldundiari hizkuntza irizpideak ezartzeko
hartutako erabakia bertan behera uzteko agindu dio. Neurri hau 2009an Markel Olano Ahaldun Nagusia zela hartu
bazen ere, Aldundia orain aplikatzen hasi eta Urquijok errekerimenduak abiatu ditu.
Bestalde, udalei ere hizkuntza irizpideen gaiarekin hartutako erabakiak atzera egitea agindu zien Urquijok. (http://
www.gipuzkoaeuskara.net/albisteak/1392292645) Azken egunotan Euskara Planak ere igortzea eskatzen ari da
hainbat Udaletan. Tartean, zuen Udalean.
Hona informazio zabalagoa:
http://paperekoa.ber ria.info/harian/2014-03-07/013/002/
urkijok_kontratazioetan_hizkuntz_irizpiderik_ez_ezartzeko_eskatu_du.htm
Kontseiluak egoera hau salatu du berriki eta estatuaren esku-hartze honen
iragarri:
http://www.kontseilua.org/index.php?id_saila=54&id_edukia=579
aurrean erantzuna emango duela
Gauzak horrela, Kontseiluak errekerimenduak jaso diren Udaletako herriko plazetan elkarretaratzeak deituko
ditu APIRILAREN 9an, 19:00etan. Horretarako, tokiko euskalgintzako kide zaretenokin harremana burutzen ari
gara zuen herrian kontzentrazioa deitze aldera. Kontzentrazioa deitzeko material digitalarekin batera paperezkoa
ere pasako dizuegu. Material hau ostegunean, apirilak 3 helaraziko dizuegu zuen erakundeak adierazitako tokira.
Elkarretaratze hauekin bidali nahi den mezua hemen guk erabakitzen dugula da. Esku-hartzea geratzeko
eszenifikazio txiki bat egin nahi dugu. Horretarako, hasierako argazkian duzuen keinua, “geldi” adieraziz egitea
eskatzen dizuegu. Kartelekin batera pintura potetxo batzuk jasoko dituzue. Jendearen eskuak kolore ezberdinez
margotzea nahi dugu. Jasoko dituzuen koloreak “Euskaraz bizi nahi dut” logoan daudenak dira, lotura hori egin
eta aniztasuna adierazi asmoz. Helburua, beraz, egiten diren kontzentrazioetan bertaratzen diren herritarren
eskuak “geldi” keinua eginez, kolore ezberdinetan agertzea da.
1. Euskaraz bizi nahi dugu eta horretarako eskubidea dugu. Geure herrian