Pages

2011/03/30

EUSKALAKARI KOPLALARI

Euskalakari koplari lehiaketa antolatu dute Bertsozale elkarteak eta Korrika 17k elkarlanean.
Informazio gehiago: http://www.aek.org/

2011/03/25

Lautadako berbalagunak


Zer da BERBALAGUN?
Lautadan euskararen erabilera sustatzeko abian jarri den egitasmoa da BERBALAGUN. 2010ean egin genituen aurkezpenetan azaldu bezala, egitasmoak helburu nagusi bi ditu: batetik, Lautadako euskaldunok elkar ezagutzea; eta bestetik, hitz egiteko aukera gehiago sortzea.

Norentzat da BERBALAGUN?Euskara ikaslearentzat: Euskaltegian bazabiltza edo aritu bazara, baina ez baduzu norekin hitz egin, hemen duzu aukera!
Euskaldunarentzat: Normalean gazteleraz egin arren euskaraz gehiagotan egin gura baduzu, hauxe duzu aukera!

Zer eskaintzen du BERBALAGUNek?
Berbataldeak; taldeen edota bikoteen topaketak. Adina, zaletasunak, eta disponibilitatea kontuan hartuta laupabost laguneko taldeak osatuko dira. Euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuta, talde bakoitzak dinamizatzailea aukeratuko du eta denon artean erabakiko dute noiz, non eta zertarako bildu.

Kultur Agenda; ikastaroak, txangoak, ikuskizunak, kontzertuak, errezitaldiak, bertso saioak, diaporamak, eztabaida foroak, hitzaldiak, erakusketak. Herritarrek Lautadan euskaraz antolatzen diren ekintzen berri zuzena izatea da asmoa. Horretarako eskualdeko Euskararen Agenda bateratua egingo dugu, hilero plazaratuko duguna.